Gorka Urra

EU | ES | FR

Logotipo Gorka urra

 

 

 

Biografia

Gorka Urra, adimen sortzaile eta urduriko artisaua. Txikitatik garatu zuen bere eskuekin sortzeko zaletasuna; ikusten zituen tresna guztiak desmuntatzeko beharra sentitzen zuen, horrela beren funtzionamendua deskubritu eta ondoren bere nahira berriz eraikitzeko.

13 urte zituela, Gorkak, jakin gabe, bere bi afizioa handiak izango zirenak batu zituen, musika eta Lutheria. (....) Bere lehenengo ilusio handia oparitu zioten, gitarra elektriko bat, baina baita bere lehenengo desilusio handia ere, denbora gutxian gitarra hondatu egin bait zen. Denbora galdu gabe konpondu nahian hasi zen eta bide batez gitarra aztertu zuen eta soinua hobetu zion. 16 urterekin iada bere lehenengo pedalak fabrikatu eta hobetzen zituen, sinpleenetatik “Overdrive” pedalak arte.

20 urte zituela, Gorka musikari bezela lanean hasi zen Egan, Izotz, Trikitake eta Blue Jam (blues/jazz) bezelako taldeetan. Garai hontan izan zen autodidakta hau konturatu zenean zailtasunak zituela bere exijentziak beteko zituzten instrumentuak aurkitzeko ( 50. hamarkadan Leo Fender, Jim Marshall, Orville H. Gibsonek egiten zituztenak eta gure bizitzan lagundu gaituzten diskoetan entzun ditugunak) eta transistore eta emuladore digitalak nagusi ziren garaiean eskuz, puntuz puntuko teknika erabiliz, balbula eta kableatuz osatutako bere lehenengo anplifikadorea egitea erabaki zuen.
Lehenengo anplifikadorearen arrakastaren ondoren, eta Iruñeako musika garaikideko “Artsaia” musika eskolan gitarra eskolak ematen zituen bitartean, bere lehenengo gitarra egin zuen, “telecaster” bat.
Bi instrumentu hauek izan ziren, zoriz, luthier frantses baten eskuetan bukatu zutenak. Dupont jaunaren eskuetan, nazioarteko entzute eta ospe handiko luthierra. Hau, guztiz txundituta geratu zen artisau autodidakta honen lanarekin eta berarekin lan egiteko proposamena luzatu zion 2006ean.

Frantzian, “ Nahmek” ( funk/rock fusioa ) eta “ Pikutara” taldeetan jotzen zuen bitartean, bere lehenengo urteak igaro zituen hainbat instrumenturen fabrikazio eta konponketa tekniken inguruko ezagutza handitzen, haien artean mota guztietako gitarrak, baxuak, mandolinak, ukeleleak...etb. Honez gain, azkeneko bi urteetan, goi mailako balbulazko anplifikadore gama bat garatu zuen, blues, jazz, jazz manoux, rock, pop...etb-erako anplifikadore bereziak; hauek sekulako harrera izan zuten hainbat musikari ospetsuren artean: besteak beste Giovani Rizzuto, Olivier Louvel eta Romane.

Ezagutza eta jakintza mailan hain aberasgarriak izan ziren urte horien ondoren, bere jaioterrira bueltatzea erabaki zuen, eta bere sustraietan ispiratuz instrumentuak egiten jarraitzen du, izaera eta arretarekin, bizitza eta zehaztasunarekin, beren bizitza eta arima musikari eskeintzen dioten musikariek merezi duten bezela.

© Gorka Urra - PAGOALDEA Industrial Gunea 60B 20180 Oiartzun (Gipuzkoa) - Tel. (0034) 647 640 487 Facebook Youtube Twitter